Bergarako Udalak Tavex lantegia zenean aratusteetako mozorroak prestatzeko lokal bat jarri du Bergarako koadrilen eskura.

Lokala erabili nahi duten Bergarako koadrila guztiek izango dute aukera lokala erabiltzeko, trukean inolako alokairurik ordaindu gabe. Lokalak ondorengo ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16:00etatik 21:00etara. Larunbat eta igandetan goizeko 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara.

Lokala erabili nahi duten kuadrilek Bergarako kultura etxera deitu eta koadrilako ordezkari baten izena eman beharko duzue.

Animatu, eta hasi zuen mozorroa prestatzen!!!