Hondakin organikoak baldeetan aterateko poltsak jartzea beharrezkoa ez bada ere, herritar askok nahiago du atal hau baldeen barruan poltsa bat jarrita ateratzea. Ezaguna denez, poltsa jartzekotan honek konpostagarria eta material berezi batekoa izan behar du. Bergaran, egun 17 dendatan saltzen dira Debagoieneko Mankomunitateak eskaintzen dituen poltsak:

Poltsa konpostagarri hauek saldu nahi dituzten komertzioek Bergarako Udaleko Hondakin Bilketa Selektiborako Bulegoarekin jarri behar dute harremanetan.

  • Autoservicio Zapaterikua (Juan XXIII)
  • EKILUR parafarmazia (Ibargarai)
  • Gaztelu burdindegia (Mintegi)
  • Gisasola burdindegia (San Pedro)
  • Gorosti lora denda (Matxiategi)
  • Igaro estetika zentroa (Barrenkale)
  • Ikasbi liburudenda (Lizaria)
  • Imaz harategia (Aranerreka)
  • Imprespal (Komenio kalea)
  • Mgusta fruta denda (Barrenkale)
  • Mujika Gozotegia (Artekalea)
  • Mujika Burdindegia (Bidegurutzeta)
  • Ninika lora denda (Ramon Maria Lili)
  • Osintxuko denda (Osintxu)
  • Tripontzi-Ogiberri (Matxiategi)
  • Txikuri belardenda (Irizar plaza)
  • Xuxu erropa denda (San Pedro)

 

Poltsen erabileraz

Herritarrei gogoratu nahi zaie, hondakin organikoa ateratzeko bi aukera dituztela:

  • Poltsarik gabe
  • Poltsa konpostagarri hauek erabilita. (Bestelako poltsarik ez da jasoko).

Errefusaren kuboan edozein poltsa erabili daiteke. Erabilitako poltsak beti ere irekita utzi beharko dira bai organikoaren kasuan zein errefusarenean.