Gure herrian lehen sektorearen gainbehera eta Azokaren erabileran izandako jaitsiera dela eta, Bergarako Udalak "Azoka Bergaratzen" prozesua jarri du abian, Oxirondoko Azokari bizia emateko eta edukiz betetzeko. Horretarako Bagara elkartearen laguntza izango du Udalak eta herritarren eta eragileen ekarpenak lortzea bilatuko da bilera dinamika baten bitartez.
 
"Azoka Bergaratzeko" hiru alorretan lan egingo da futsean:
  • Eraikinaren erabileraren azterketa.
  • Lehen sektorearekin zein tokiko ekonomiarekin lotura duten eragileekin hausnarketa eta elkarlana.
  • Eraikina ekintzaz betetzea. Zentzu honetan, esaterako, martxan jartzea aurreikusten den lehen ekintza 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzako ludoteka edo aisialdi gunea martxan jartzea aurreikusten da (eraikin horretako bigarren pisuan kokatuta egongo dena). Ludoteka eraikitzeko lanak aurtengo apirilean hasiko dira.

Lehen saio irekia

Herritarrekin zein era guztietako eragileekin lehen saio irekia otsailaren 26an egingo da. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da arratsaldeko 18.30ean. Bertan proiektuaren berri emango zaie herritar guztiei eta parte hartzaile guztiek izango dute aukera galderak zein proposamenak egiteko.