"Azoka Bergaratzen" proiektua herritar eta eragile guztioi irekita dago. Ume, gazte, guraso, heldu, nagusi, gizon, emakume, merkatari, nekazari, ikasle, langile, langabetu, erretiratu… asmoa eta ideak dituen edonoren ekarpenak izango dira ongietorriak.

Horrez gain, nahi duzun lan ildoetan parte har dezakezu.

Online ere parte har dezakezu. Horretarako Udalari Twitter bitartez idazteko edo #AzokaBergaratzen traola erabiltzeko gonbita luzatzen dizugu!

 

Parte hartzeko izen-ematea