Martxoaren 8a, emakumearen nazioarteko eguna dela-eta, Bergarako Udalak honako ekintzak antolatu ditu:

Martxoaren 1ean

“Lan eta lan, emakumea Bergaran” izenburuko liburuaren aurkezpena, eta horrekin lotuta egindako ikus-entzunezkoaren proiekzioa. Udaleko Pleno aretoan izango da, eguerdiko 12etan.

Liburua eta ikus-entzunezkoa Udaleko I. Berdintasun Planaren (2010-2013) testuinguruan kokatzen dira; eta XX. mendearen lehen erdian Bergaran emakumearen eta lanaren gaien inguruan egindako azterlanaren emaitza da.

Lan hori egiteko enkargua Udalak Badihardugu Euskara Elkarteko kideak diren Juan Martin Elexpuru eta Idoia Etxeberriari eman zien eta aurkezpena beraiek egingo dute

 

Martxoaren 7an

"Debagoieneko emakumeak gerra zibilean eta frankismoan” erakusketa.

Aroztegi aretoan zabalduko da. Erakusketak martxoaren 24ra arte iraungo du, ohiko ordutegiarekin.

Udal artxiboak antolatu du Berdintasun Planaren barne.