“Aratusteak gozatu, herria mozorrotu!”, hala dio aurtengo Bergarako Aratusteetako leloak eta, horri jarraituz, herria bera mozorrotzen dabil “Bergara Bizi” egitasmoa.

Ekimen honen helburua da Bergara aratusteetan murgiltzea eta gure kaleetan jai-giroa zabaltzea. Honela, gure herriko 9 gunetan, elkarlanean eurek egindako maskara koloretsuak topatuko ditugu egunotan. Ezaguna denez, “Bergara Bizi” Bergarako Udalak, Bedelkarrek eta herriko hainbat merkatarik eta ostalarik elkarrekin bultzatutako ekimena da gure herrian tokiko ekonomia bultzatzeko.

Mozorrotu zaigun beste bat Bergarako Udalaren logotxoa izan da gure Twitter eta Facebook sareetako kontu ofizialetan.

  • Aratusteetan Bergaran izango diren ekimenak agendan kontsulta daitezke.

Maskara koloretsuak Aratusteetarako herria apaintzeko
Maskara koloretsuak Aratusteetarako herria apaintzeko