“Lan eta lan, emakumea Bergaran” izenburuko liburuaren aurkezpena, eta horrekin lotuta egindako ikus-entzunezkoaren proiekzioa egingo da martxoaren 1ean Udaleko Pleno aretoan, eguerdiko 12etan.

Liburua eta ikus-entzunezkoa Udaleko I. Berdintasun Planaren (2010-2013) testuinguruan kokatzen dira; eta XX. mendearen lehen erdian Bergaran emakumearen eta lanaren gaien inguruan egindako azterlanaren emaitza da.

Lan hau burutzeko Udalak Badihardugu Euskara Elkartearen laguntza izan du. Hain zuzen elkarte honetako kide diren Juan Martin Elexpuruk eta Idoia Etxeberriak egingo dute aurkezpena.

 

Ikus-entzunezkoaren aurrerapena