Bergarako Udaleko Prebentziorako Zerbitzuak gurasoentzako hitzaldia antolatu du, bikoteko harremanak seme-alaben aurrean nola tratatu lantzeko. a

Hitzaldia Etxadi elkarteko Orientazio Psikologikorako Zerbitzko profesionalek emango dute.

  • HITZALDIAREN IZENBURUA: “Bikotean krisia: zer eta nola hitz egin seme-alabei?”
  • TOKIA: Irizar Jauregian
  • NOIZ: martxoaren 11an, arratsaldeko 6etan.
  • HIZKUNTZA: Euskaraz

 

Horez gain, modu laburrean, Familientzako Orientazio Psikologikorako Zerbitzuaren inguruko informazioa emango zaie bertaratzen direnei. Zerbitzu honek 6 urte daramatza martxan dagoeneko eta behar duten herritar guztientzako irekita dago.

Ikasturtean zehar gurasoentzako hitzaldi eta ikastaroak egiten jarraituko du Bergarako Udalaeko Prebentzio zerbitzuak. Horien berri emanez joango gara webgunean.
 

Azken albisteak