KIROL JARDUEREN INGURUKO INKESTAK
ASEBETETZE INKESTAK:
• Herritarrok jarduerek OSO ONGI batekin baloratu dituzte.
• Asebetetze mailak, 1etik 10era bitartean, 1´23 igo da.
• Balorazio goreneko jarduera Ur Gimnasia terapeutikoa (9.34) eta baxuena, akuaerobik (6.43).
• Balorazio goreneko alorra, monitoreen lana (8.65) eta okerrena erabilitako materialak (7.61).

Ikasturtero bezala Kirol zerbitzutik, kirol-jardueretan parte-hartzen duten herritarren iritzia jasotzeko asmoz, otsailean zehar, asebetetze inkestak pasa ditugu. 1055 herritar ditugu ikastarotan, horietatik laurden batek pasatxok (283k) bere iritzia eman digu.

Inkestak egiteko darabilgun galdetegietan ikastaroen gaineko 9 galdera egiten genizkien 1etik 10erako sailkapenean puntuatzeko.

EMAITZAK OROKORREAN.
Balorazio goreneko jarduerak Ur Gimnasia Terapeutikoa (9.34) eta Body Power (9.08) izan dira. Balorazio baxuen jaso dituzten jarduerak, berriz, Akuaerobik (6.43) eta Free Style dantzak (6.83).
Balorazio goreneko alorra begiraleen lana izan da (8.65) eta balorazio baxuenekoa, berriz, erabilitako baliabideak (7.61).

EMAITZEN EBOLUZIOA.
Joan zen ikasturtetik ona, asebetetze inkestaren bataz bestekoak 1.23 puntuan egin du gora. Aurrekoan, herritarren asebetetze maila 6.88an kokatzen zen. oraingoan, 8.11raino igo gara.
14 kirol jarduera ditugu eta hauetatik 11tan lortu dugu duela bi urteko nota hobetzea.