Bergarako Udala osatzen dugun Udal talde guztiok BILDU, EAJ-PNV, ARALAR ETA PSEk bat egin nahi dugu aurtengo Martxoaren 8ko Emakumearen eguneko aldarrikapenean.

Aitortzen dugu emakume asko oso baldintza txarretan eta egoera zailean dagoela eta egoera horri salatu beharrean gaude, mozioen bitartez, behin eta berriz egin dugun moduan, baina aurtengoan ospakizuna modu positiboan egin nahi dugu. "Debagoieneko emakumeak gerra zibilean eta frankismo garaian" erakusketa antolatu da Udal artxiboaren eskutik garai horietako emakumearen bizimodua, eginkizunak eta eguneroko bizitza ikusteko.

Bergaran, urte askotan, ehungintza industria izan da nagusi eta bergarar emakume asko eta asko, aritu zen lanean urte gogor haietan. Emakume langile hauei doakie gure omenaldia eta eskertza eta bergarar guztiei dei egiten diegu Aroztegi aretora gerturatu daitezela martxoaren 7tik aurrera, merezitako omenaldiarekin bat egitera. Erakusketaz gain, Badihardugu elkarteak egindako ikus-entzunezko bideoa "Lan eta lan emakumea Bergaran” ikustera ere gonbidatzen zaituztegu.

"Debagoieneko emakumeak gerra zibilean eta frankismoan" erakusketari buruzko datuak

 

  • Lekua: Aroztegi aretoa
  • Noiz: martxoaren 7tik 23ra arte
  • Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30 / Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 / Igandeetan: 12:00-14:00