Martxoaren 12tik 20ra eman ahalko da izena.

 

Foru Aldundiak antolatzen dituen udalekuen 2014ko edizioa dagoeneko martxan da. Egitasmoa hau Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiek elkarlanean antolatzen dute, jolas eta elkarbizitzarako aukera zabala eskainiz hiru lurraldeetako aterpetxe ezberdinetan.

Uztailaren 1ean hasi eta abuztuaren 14ra artean (biak barne) egingo diren udaleku hauetan, hiru lurralde historikoetako 7 eta 13 urte arteko (2001etik 2007ra bitartean jaiotakoak) 4378 haurrek parte hartuko dute, iaz baino 254 gehiago.

Zozketarako izen ematea Gipuzkoan martxoaren 12tik 20ra izango da.

Izen ematea egiteko bi aukera daude: