Izen-abizenak euskal grafiaz kanpainako bannerra. Debagoieneko Udalek 2014an antolatutako kanpainakoa.

Edozein unetan jar daitezke izen-abizenak euskarazko grafiaz. Herrian hainbat aldiz bideratu izan dira horretarako kanpainak baina, esandako moduan, edozein unetan gauzatu daiteke. Zuk egin gabe baduzu, ez egon hurrengo kanpainaren zain! Animo, oso erraza da eta!

Gaiaren gaineko informazio zehatza UEMAko webgunean aurki liteke. Bertan agertzen dira gai honen gainean sarrien sortu ohi diren galderak eta horien erantzunak ere. Zalantzarik baduzu, lasai jo dezakezu Euskara Zerbitzura ere.