Apirilaren 6an  lehengo aldiz izango da Kirolaren Nazioarteko Eguna (hala izendatu baitu Unescok). 

Data hau Bergaran ere osasuna eta bizitza estilo aktiboak bultzatzeko aprobetxatuz, Kirola Kalera eguna egingo dugu Bergaran, noski, ekintzaz betea etorriko dena.

Ekintzak kalean, Agorrosinen eta Labegaraietan izango dira. Gainera, doain parte hartuko dute hala nahi duten guztiek:

 

Programa

Agorrosin Ekintza Gunean:

  •     10:00-12:45 Arratera igoera birtualeko hiru saio. (Aurrez izena eman behar da).
  •     11:00-11:45 Areto bizikleta eta Aerobik.
  •     12:00-12:45 Areto bizikleta (emakumeentzako); Zumba eta Akuaerobik.
  •     13:00 Kirolaren aldeko Bergarako lehen flashmob-a
  •     17:00-19:00 Ur jolasak familientzat.

Kalean:

  •     10:00 txangoa Elorregira: Agorrosindik abiatuta, Oinez, bizikletaz eta irristaketan,
  •     11:30 Labegaraietan, hamaiketako osasuntsua, jolasak eta bizikleta eliptikoak probatzeko aukera

 

Hamaiketako osasuntsuan herriko hainbat dendak emango dituzten jaki osasungarriez gozatuko dugu.