Bergarako Udalak udaleku Irekiak antolatu ditu ekainaren 30etik uztailaren 18ra, 10:00etatik 13:00era, 2002-2011 urte bitartean jaiotako, Bergaran erroldatutako, haurrentzako.

Izena emateko

Udalekuetan izena eman nahi dutenek, maiatzaren 12tik 23ra izango dute aukera fitxa hau beteta Kultur Etxera eramanda edota orrialde honetan aktibo egongo den formularioa beteta.
  • Oradainketa ziurtagiria: Kasu guztietan bankuko ordainketa ziurtagiria atxiki beharko da.
  • Izen-emate epea: Maiatzaren 12tik 23ra bitartean.
  • Plazak mugatuak dira: Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago badaude, zozketa egingo da.
Epez kanpo ez da eskaerarik onartuko.

Ordainketa

Transferentzia bidez egingo da kontu hauetako batean:
  • Laboral Kutxa: 3035 0009 16 0090900017
  • Kutxabank: 2095 5070 71 1062071534

Ordainketa egiterakoan zehaztu haurraren izen abizenak eta gero udalekuak hitza jarri. Adib.: Nere Agirre Gomez - udalekuak.

Kuota

Izena eman duen seme-alaba kopuruaren arabera:
  • Lehenengo seme-alaba: 50,50€
  • Bigarren seme-alaba: 45,45€
  • Hirugarrena eta hurrengoak: dohainik

Gurasoentzako bilera

Ekainaren 17an, 18:30ean Zabalotegi aretoan bilera izango da guraso guztientzat.
Bergarako Udalekuetan izena emateko