Txakur gorotzen inguruan kexa asko jasotzen ditu Udalak, bai kaleetan bai berdeguneetan sarri uzten direlako.

Bergarako Udalak sarri jasotzen ditu txakurren gorotzekin lotutako kexak, txakur-jabe askok ez dituztelako euren animalien gorotzak jasotzen. Ondorioz bai gainontzeko herritarrentzat bai udal langileentzat deserosoak diren hainbat egoera sortzen dira, tartean:

  • Gurpildun aulkiekin dabiltzan pertsonek zapaldu eta eskuak zikintzea,
  • Kaletik oinez dozenentzako zikintasuna eta traba,
  • Belarra mozten eta lorategiak atontzen aritzen diren langileentzat zikintasuna


Horrez gain, gogoratu nahi da debekatuta dagoela txakurrak lorategietan sartzea, izan ere, herritar guztiona den ondareari kalte nabarmenak egiten dizkiote bai gorotzekin zikinduta, bai berdeguneak hondatuta zein loreak eta zuhaixkak apurtuta.

Kalteok ekiditeko, eta behar desberdinak dituzten herritarren arteko elkarbizitza errazteko, 6 txakur txoko daude Bergaran (2009an egin zirenak) animaliek erabili ahal izateko.

Honela bada, Udalak eskaera luzatzen die txakur-jabeei txakur-txokoak erabiltzeko eta euren animalien gorotzak jasotzeko eta dagokion tokian botatzeko, udal araudiak zehazten duena errespetatuta.
 

Jarraian ikusgai dagoen argakia, Bergarako lorezainen laneko uniformea da, txakur gorotzez zipristindua.