Gobernuz Kanpoko Erakundeek eta Gizarte Zerbitzuen alorrean diharduten elkarteek abuztuaren 6ra arte (deialdia GAOn argitaratu zen uztailaren 7an eta hortik aurrera 30 egun naturaleko epea hartzen da kontuan) eska ditzakete diru-launtzak.

Gobernuz Kanpoko Erakundeak

Programa hauetarako eska ditzakete laguntzak:
  • Garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzeko helburua duten programak.
  • Goian aipatutako herrialdeetako errealitatearekiko eta egoera hori sortzen duten arrazoiekiko Bergarako herritarren interesa sortzera zuzendutako ekintzak egitea.

Ikusi oinarriak eta eskaera eredua.

Gizarte zerbitzuen alorreko elkarteak

Diru-laguntzak Bergarako udalerrian garatzen diren jarduera zehatzak, eta denboran jarraian, finantzatzeko erabiliko dira. Honen guztiaren helburua da elkarteak sustatzea, herritarren arteko elkartasuna eta haiek antolatutako ekintzetan parte-hartzea bultzatzea.