Datorren eguaztenean, abuztuaren 6an, hileko lehen eguazteneko azoka egingo da Oxirondon. Betiko moduan, arratsaldeko seietan hasi eta bederatziak arte iraungo du.

 

Gainera, azokaren inguruan bi ekimen antolatu dira

            Zazpi eta erdietan marmitako dastaketa Oxirondon bertan

            Zortzietan “Morau” taldearen kontzertua Usondo Parkean

 

 

Baserritar produktuen azoka honek, bertako ekoizleen jakiak erosteko aukera ezin hobea eskeiniko du ortuak uzta ederra ematen ari diren uda sasoi honetan.

 

Abuztuan Bergaran geratzen zareten biztanle guztiak, gonbidatuta zaudete Oxirondora: azokaz, marmitako dastaketaz eta kontzertuaz gozatzeko antolatutako arratsalde honetara.

 

Bergarako herriaren erantzun bikaina jaso duen hileko lehen eguazteneko azoka aurreko ekainean hasi zen ospatzen, Azoka Bergaratzen egitasmoaren barnean, baserritar eta erosleen harremana sakontzeko asmoz.