Aukeran dantza konpainiaren Geltokia emanaldi berria ikusteko aukera izango da, irailaren 12an, ostirala, gaueko 22:00etan udal pilotalekuan.

 

Sarrerak aldez aurretik erosi daitezke 16€tan http://www.bibe.me/event/100  helbidean  edo Pikupen bertan 15€tan http://www.pikupe.com. Emanaldi egunean leihatilan bertan izango dira salgai 16€tan.

 

Aukeran dantza konpainiaren azken lana da Geltokia. Bizitza trenez egindako bidaia batekin konparatuz, bidaia horri begiratzen dio, Edu Muruamendiaraz bergararrak zuzentzen duen taldeak, emanaldi honetan. Miren Agur Meaberen gidoia, Xabier Zeberioren jatorrizko musika eta Enrike Santiagoren eszena zuzendaritza duen ikuskizun hau bederatzi dantzarik taularatuko dute.

 

Pikupe produkzio  taldeak antolatzen du ikuskizuna Bergarako Udalaren laguntzaz.

 

Arloa: