• Ikastaroa Artatse elkartean izango da
  • 18:30 hasiko 10:30rarte
  • Jakion-ek emango du
  • Izen ematea: Kultur Etxean

Datorren eguaztenean, irailaren 10ean, arratsaldeko 18:30etan kontserba ikastaroa emango da Artatse elkartean.

Jakion, enpresako teknikariek emango dute ikastaroa eta pare bat ordu luzatuko da.

Ikastaroa modu teoriko-praktikoan dago gertatuta, horretarako behar diren elikagaiak bertan emango dira, baina norbaitek bereak eramatea gura izan ezkero, hori ere posible da.

Izen ematea irekia da, baina bergararrek izango dute lehentasuna, kontutan hartuta 25 pertsonentzako lekua dagoela, izena lehen bait lehen ematea komeni da. Izen ematea Kultur Etxean egin behar da.