Hiru diru-laguntza mota ematen dira:

·                Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten dutenentzako diru-laguntza. (Bergarako euskaltegian ikasten dutenendako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen dira)

·               Udako Euskal Unibertsitatean (UEUn) parte hartzen dutenentzako diru-laguntza.

·               UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrentzako diru-laguntza.

2013-2014 ikasturtean edota 2014ko udan egindako ikastaroengatiko diru-laguntza eskaerak 2014ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean.

Bergarako Udalaren webgunean topatuko duzue laguntza hauen inguruko informazioa: http://www.bergara.eus/dirulaguntzak_euskara

 Zehaztasunak arautegiaren dokumentuan agertzen dira, baina hor agertzen ez den informazio osagarriren bat nahi baduzue, Udaleko Euskara Zerbitzura (943 77 91 66) deitu edo idatzi (euskara@bergara.eus) dezakezue.