Hilaren 8an, 2014-15 ikasturtearen aurkezpena egin zuten DEBAGOIENEKO UDAL EUSKALTEGIEK. Aurten, Bergaran egin dute aurkezpen-ekitaldia, Irizar jauregian, Euskaltegiaren egoitzan hain zuzen ere.

Matrikulaldia hilaren 26ra arte egongo da zabalik, eta, urtero bezala, eskaintza akademiko zabala agertu dute UDAL EUSKALTEGIEK (EGA, HABEren maila guztiak, autoikaskuntza…), baina garrantzia berezia eman nahi izan diote erabilera sustatzeari. Horretarako, ahozko jarduna lantzeko taldeak eta alfabetatzekoak bultzatu nahi dituzte bereziki.

Gainera, gure hizkuntza ikastea herritar guztion esku egon dadin, diru-laguntza sorta zabala du BERGARAKO UDAL EUSKALTEGIAK

BERGARAKO UDAL EUSKALTEGIAREKIN harremanetan jarri nahi izanez gero, hainbat bide dituzu:

·        Bertara jo (Barrenkalea, 33, Irizar jauregia), 09:00etatik 13:00etara eta 14:00etik 18:00etara.

·        943 76 44 53 telefonora deitu.

·        berg.eusk@udal.gipuzkoa.net helbide elektronikora idatzi.

 

Langabetuendako diru-laguntzak

2013-14 ikasturtean, Bergarako Udal Euskaltegiak honako diru-laguntzak izango ditu langabetuentzat.

·         Ikasturte HASIERAN LANGABEZIAN dagoen ikasleak matrikula-kostuaren ERDIA ordainduko du.

·         Ikasleak kontu korrontearen zenbakia (edota matrikula ordaindu izanaren ordainagiria) eta langabezian dagoela ziurtatzen duen agiria (Periodos de inscripción delakoa) aurkeztu beharko ditu Euskaltegiko idazkaritzan.

·         Hilabeteko epea izango du agiriok aurkezteko. Hala egin ezean, osorik ordaindu beharko du matrikula.

·         Gehienez ere, hiru epetan ordaindu beharko du matrikula (urria-azaroa-abendua).

 

Ikasturte AMAIERAN,  berriz, honela jokatuko da diru-itzulketak zehazterakoan:

 

·         Urria-ekaina bitartean, 4’5 hilabetetik GORA lan egin badu, ikasleak ez du itzulketarik izango.

·         Urria-ekaina bitartean, 4’5 hilabetetik BEHERA lan egin badu eta asistentziaren % 85 bete badu, ordaindutakoaren % 20 jasoko du.

·         Urria-ekaina bitartean, BATERE LANIK EGIN EZ BADU eta asistentziaren % 85 bete badu, ordaindutakoaren % 60 jasoko du.

 

Bestalde, eta  ikasturte HASIERAN LANEAN diharduen ikasleari dagokionez,

 

·         Urria-ekaina bitartean, 4’5 hilabetetik GORA lan egin badu, eta asistentziaren % 85 bete badu, ordaindutakoaren % 25 jasoko du.

·         Urria-ekaina bitartean, 4’5 hilabetetik BEHERA lan egin badu eta asistentziaren % 85 bete badu, ordaindutakoaren % 60 jasoko du.

 

Horretarako, batzuek zein besteek eskatutako agiriak aurkeztu beharko dituzte EKAINean bertan Euskaltegiak egiazta dezan zenbateko lan-jarduera izan duen ikasleak urria-ekaina bitartean. Epe horretan agiririk aurkeztu ezean, ikasleak galdu egingo du diru-laguntza jasotzeko eskubidea.

 

Arestian aipatu diru-laguntzak Bergaran erroldatutako ikasleei baino ez dagozkie

 

 

Izena emateko

Bergarako Udal Euskaltegia

Barrenkalea, 33. Irizar jauregia

Tel 943764453

berg.eusk@udal.gipuzkoa.net

 

Arloa: