Gure herriko jardin ederrek ikusteko, Udal Turismo Zerbitzuak bisita gidatuak antolatu ditu zapatu eta domekarako.

Lorategixen bisita zirkuitoa hau izango da: Errekalde, Olaso, Mintegia, Untzeta eta Espaloioa, buelta hartu eta bidegorritik Laureaga, Usondo, Lizarreta, Irizar eta Errotalde.

Egun bietako irteerak Errekaldetik egingo dira eguerdiko 12etan. Zapatuko bisita euskeraz eta domekakoa erderaz izango dira.

Etor zaitezte, gure jardin ederrekin gozatzera!