Kirola kalera sustapen astea eta gero, gaur irailaren 24ean, hasten dira Agorrosinen 2014/15 ikasturteko jarduerak: 1079 herritar, 15 kirol-jarduera desberdin eta 64 ikastaro-ordu eskaintzarekin. Oraindik orain 150 bat plaza ditugu libre.

Ohi bezala, ekintza jendetsuenak, Igeriketa Eskola eta Areto Bizikleta dira. Aipatzeko aurtengo berrikuntzen izen-emate arrakastatsua Crossfit eta Hipo-Pilathes.

Ikastaroak gaur hasten dira osatzeke dauden taldeak eta plaza libreak betetzen joan daitezke. Helduen igeriketan, adibidez, oraindik orain, plaza askotxo daude hartzeko.

Ikastaroen arrakasta dela-eta, zenbait unetan herritar andana batzen gara aldageletan. Hori bereziki igeriketa-eskolako orduetan ematen da. Agorrosingo langileok instalazioaren eta aldagelan antolaketa proposamen bat egiten hasi gatzaie gurasoei. Hemendik, pazientzia eta antolaketa-irizpideak betetzeko eskatzen diegu; azken finean, guztion hobe beharrerako baita.