Kanpotik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztioi eskaintza berezi bat egiten zaie AISA ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu da Bergarako Udalaren eta Udal Euskaltegiaren artean, HABErekin elkarlanean. Ikastaro honetan Euskal Herrira etorri berriei egokitutako metodologia eta materiala erabiliko da.

Ikastaroaren zehaztasunak hauek dira:

o       60 orduko harrera ikastaroa Bergarako Udal Euskaltegian.

o       16 urtetik gorakoentzako ikastaroa izango da.

o       Astean 4 ordu, 2 egunetan banatuta: astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun.

o       Egunak eta orduak aukeran laga ditugu oraingoz, zein komeni zaizun adierazi beharko diguzu eskaria egiteko orrian.

Oharra: eskariak jaso ondoren erabakiko dugu zein egun eta ordutan izango diren klaseak eta horren berri emango dizuegu interesa agertu duzuen guztioi.

o       Izena emateko epea: 2014ko urriaren 17ra arte.

o       Ikastaroaren hasiera: 2014ko azaroa.

o       Prezioa: 10 euro. Behin ikastaroa amaituta, itzuli egingo da kopuru hori, ikasleak gutxienez % 85eko asistentzia izaten badu.

o       Izena emateko tokia (bertara joanda edo telefonoz):

o       Udal Euskaltegia. Barrenkalea, 33 (Irizar jauregia). Telefonoa: 943 76 44 53

 

Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko. Animo!

Euskara ikasteko interesa baduzu, baina eskaintza honetako egun edota orduetara moldatzerik ez baduzu, adierazi noiz ahal izango zenukeen: asteko eguna, ordua, ....