Euskal dantzetan oinarrituta, gazte edota helduek, koreografiak ikasteko aukera edukiko dute Bergaran. Ikastaroak Edu Muruamendiarazen aholkularitza izango du eta ostiraletan, 18etatik 19:30etara, emango da.

Gaur egun bizi garen mundu digitalak, ikus entzunaren garrantzia handiagotu egiten du eta koreografiak, egunetik egunera, paper indartsuagoa du edozein espektakulotan.

Euskal dantzan oinarritutako koreografia ikastaro honek, lotu egiten du euskal erritmoa baliabide tekniko eta grafiko aurreratuenekin, irudi erakargarriak sortzeko lanabesak erakutsiaz.

Bergarako Musika eta Dantza Eskolak antolatzen du ikastaroa Bergarako Udalaren laguntzaz.

Informazio gehiago eta izen ematea, Bergarako Musika eta Dantza eskola, Espoloia z/g, zuzenean joanda,   943765780 telefonora deituaz (arrratsaldez)  edo emaila bidaliaz helbide honetara idazkaritza@bme.e.telefonica.net