Domeka honetan, urriaren 26an, Kirola Kalean egitaruarekin jarraituta Familia Triatloia eta irristaketa, ziklismo eta zirku txikiko ekintzak egongo dira.

Familia Triatloia, bere seme-alabek Lehen Hezkuntzan dituzten familiek parte har dezaten egokituta dago, familia guztiek erraz eta era atsegin baten frogak bete ditzateke.

13:00etan Ibargarain (frontoi parean) hasiko den Familia Triatloiak hiru froga izango ditu –korrika –bizikleta eta –irristaketa, hiru frogak gainditu beharko dituzte parte hartzaileak. Proba bakoitzen familiako bi pertsonek parte hartu behar dute, gutxienez. Hiru frogak bikote bakarrak egin ditzake edota familiako beste kideren bati erreleboa eman dakieke.

Gogoratu, kaskoa erabiltzea ezinbestekoa dela eta izena eman behar dela, eskoletan edo Agorrosinen, egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da.

Familia Triatloian parte hartzen duten familien artean urteko bi familia-abonu zozkatuko dira.

Triatloiaren aurretik 11:00etan hasita 13:00rak arte irristaketa eta ziklismo jarduerak ere izango dira.

- Errege Mintengian, probatzeko bizikleta eliptikoak egongo dira, Zurrumurru Antzerki taldeak Zirku txikiko tailerrak antolatuko ditu eta ume txikientzako puzgarriak egongo dira.

- Ibargarai kalean, Hanka Labanka Irristaketa taldea eta Lokatza Ziklismo Eskola egongo dira. Azken hauekin batera, Orbea Enduro taldeko ziklista den Markel Uriarte egongo da eta, 12:00etan, bizkletaren trebeziaren erakustaldi bat emango du.

Triatloi ostean, hamaiketako osasuntsu bat egongo da frutarekin eta amaitzeko, Zurrumurru Antzerki Taldeak mala-barak, oreka eta akrobazia erakustaldi bat eskainiko du.

Antolaketan, Udalarekin batera, parte hartzen dute Antintxika, Hanka Labanka eta Lokatza elkarteak.