Datorren asteartean, azaroaren 4an, arratsaldeko 19:00etan, Bergarako Errege Mintegiko eliza kultura areto bihurtzeko proiektuaren aurkezpen irekia egingo da, elizan bertan. Herritar  guztiak zaudete gonbidatuta.

Errege Mintegiko eliza kultura aretoa bihurtzeko proiektua egingo duen, Vaumm arkitektura bulegoko Jon Muniategiandikoetxea arkitektoak, landu duten aurreproiektua aurkeztuko du herritarrei ezagutzera emateko.

Xabier Yeregi, udal arkitektoak, Errege Mintegiko elizak duen balio artistikoaren inguruan jardungo du, Babes berezia duten multzoko eraikuntzen artean jasota dagoenez,  proiektua gauzatu ahal izateko elizaren elementu artistikoak ezin bestean kontutan hartu behar baitira.

Aurkezpen ireki honen ondoren, hurrengo bi asteetan kultur talde eta Kultura arloko adituekin kontraste bilerak egingo dira, 13an eta 18an, arratsaldeko 18:30etan.

Aurkezpen honen ondoren, azaroaren 4tik aurrera, aurreproiektua ikusgai egongo da bi astez udaletxeko lehen solairuan.

 

Oharra: Aurkezpenean erabiliko den hizkuntza euskara izango da, baina gaztelerazko itzulpen zerbitzua egongo da.