“Gabonetako oporretan zer egotea nahi duzu? Galdera honi erantzuna emango diote LHko 3,4, 5 eta 6. mailako ikasleek,  datorren ostiralean, azaroaren 14an, 17:30ean, udaletxean, egingo dugun Umeen Batzarrean.

Batzar hau egitea erabaki du Udalak, Gabonetan antolatu daitezken ekintzak erabakitzeko orduan, umeek beraiek izan daitezen protagonista. Horretarako 9-12 urte bitarteko LHko ikasleei dei egiten die, udaletxean bertan egingo den batzarrean parte hartu dezaten.

Partaidetzarako gonbidapena ikastetxeen bitartez zabalduko zaie ume guztiei, izen-emate orriarekin batera. Parte hartzeko orria azaroaren 12aren aurretik bete beharko dute eta ikastetxeko idazkaritzan entregatu.

Udalak, parte hartze honetarako umeentzako egokiak diren teknikak erabiliko ditu.

Bergarako ume guztiak gonbidatzen ditugu parte hartzera. Animatu!!!