Beart elkarteak, urteroko ohiturari jarraituz, bere bazkideen erakusketa antolatu du Aroztegi Aretoan. Erakusketa Simon Arrietaren Mendeurrenaren ospakizunetako lehen ekintza da.

Beart-eko erakusketa honek 45 autore inguru biltzen ditu urtero eta aurten ere beste hainbeste biltzea espero dute antolatzaileek.

Erakusketa honen berezitasun bat da artista kontsagratuak eta hasiera faseetan daudenak guztiak elkarrekin erakusten dituztela sortutako lanak.

Berezitasun hau Simon Arrietaren lekukotasunetik dator, bera kontsagratua izan arren beti prest agertzen baitzen hasiera faseetan zeudenekin batera bere lanak erakusteko. Estilo horrek, Simon Arrietan sasoitik jarraitu egin du Bergaran,

 

Hasiera:   urtarrilak 16

Amaiera:  otsailak 2

 

Ordutegia:

Asteartetik ostiralera:                18.00-20.30

Larunbatetan:                           12.00-14.00 eta 18.00-20.30

Igande eta jai egunetan:            12.00-14.00