Ia urtebete da Bergarako Udalak hondakinak biltzeko sistema berria martxan jarri zuela eta otsailetik irailera bitarteko datuen arabera, lortu den gaikako bilketa osoaren emaitza %81,6koa izan zen.

Sistema honek lortu dituen lorpen interesgarriak ezagutzera emateko, Udala etxebizitza guztietan aldizkaria banatzen ari da.

Emaitzak gaika

Ondorengo irudian, era grafikoan, azaltzen dira gaikako bilketaren emaitzak. Norbaitek emaitza guztiak xehetasun guztiz ikusi nahi izanez gero, sakatu hemen.

Aldizkariaren banaketa

Hau guztia azaltzeko, Udalak aldizkari bat argitaratu du eta etxebizitzetan banatzen ari da. Bertan ageri dira gaikako bilketa osoaren datu nagusiak eta baita emaitza hobetzen joateko kontuan hartu beharreko beste zenbait ohar ere.