Instrumentuak egiteko tailerren ostean, prest dago dena Aratusteetako Martitzenean egingo den Herri Batukadako entseguak egiteko.  Musika Eskolak gidatuta egingo dira datozen egunetan:

Otsailak 3 eta 10 (asteartea), 19:00etatik 20:00etara udaletxeko Pleno Aretoan

Otsailak 5 eta 12 (osteguna), 18:00etatik 19:00etara udaletxeko Pleno Aretoan

ENTSAIO OROKORRA: Otsailak 16, astelehena, 18:00etan Seminarioko karpan.

Otsailak 17, musika eta kolorea herriko kaleetan barrena

Herri Batukada, azkenik, Aratusteetako Martitzenean, otsailak 17,  18:30ean Udal Biltegitik hasiko da (Danborradako ibilbidea eginez) eta herritar guztiek izango dute bertan parte hartzeko aukera.

Bedelkar, dendari eta ostalari elkartea, kaleak girotzeko asmoz, herri eta erakusleihoen apainketaz arduratuko da. Amaitutakoan, Bergarako tabernariek parte hartzaileei eskertzeko zerbait beroa eskainiko diete. 

Arloa: