Euskalmet-en arabera, goizaldean elur-kota 1000-1100 metrora egongo da, egunaren erdiko orduetan 300-500 metrora eta gauean 200-400 metrora. Ipar/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da; arratsaldean indarra galduko du eta hego-osagaira aldatuko da. Tenperatura nahikoa jaitsiko da eta litekeena da bihar gauen zenbait lekutan izotza egitea.

Horregatik guztiagatik, Udalak hartu ditu egoera honi aurre egiteko beharrezko neurriak. Gatza banatu da herriko auzo ezberdinetan Uberan, Angiozarren, Osintxu, San Juanen...eta, era berean, beharrezkoa balitz, herrian zein landa eremuetan elurra kentzeko bi makina ere prest daude.