Faktura elektronikoen araudia aplikatuz, 2015eko urtarrilaren 15etik “Gipuzkoako Fakturen Sarrera Puntu Orokorra” (FSPOe) abian da. Araudi honen arabera, pertsona juridikoak behartuta egongo dira hemendik aurrera Bergarako Udalari eta bere organismo autonomo eta sozietate publikora faktura elektronikoak bidaltzera.

Horrela, hornitzaileek fakturak igorri ahal izateko beharrezkoa dute Udaleko eta bere organismo autonomo eta sozietate publikoaren kodeak ezagutzea.

Ondorengoak dira:

Bergarako Udala.

Kontuhartzailetza zerbitzuari. KODEA: L01200744

Bergarako Udal Euskaltegia.

Bere zerbitzu administratiboari. KODEA: LA0004985

Mizpirualde Egoitza.

Bere zerbitzu administratiboari. KODEA: LA0005013

Bergarako Bihargintza 98 SA.

Kontuhartzailetza zerbitzuari. KODEA: LA0005066

Erakunde bakoitzak bere organo kudeatzailearentzat, unitate izapidetzailearentzat eta kontabilitate bulegoarentzat kode berdina erabiliko du.  

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus atxikitutako eranskina