Gaur, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan Oxirondoko Aisialdi Gunean Carlos Alonso psikologoak zuzenduta, Haur Literaturaren eragina haurraren garapenean hitzaldia eskainiko da. Hitzaldia guraso eta hezitzaileei zuzendua dago eta bertan literaturaren ahalmen psikologiko, garapen intelektualak, hizkuntza garapena, garapen emozionala eta ahozkotasunaren eraginak aztertuko dira. 

Hitzaldia Kultura departamentuak eta Udal Liburutegiak datozen bi hilabeteetarako antolatutako Haur Literaturako Ziklo Bereziaren baitan kokatzen da. Zikloan honetan zehar, haur naiz helduentzako ekintza ezberdinak eskainiko dira:

  • HITZALDI ETA IPUIN KONTAKETAK

Ekintza hauen artean nagusientzako eta haurrentzako ipuin kontaketak egongo dira, Rakel Imaz ipuin kontalaria ere izango da eta, azkenik, guraso edota hezitzaileentzat zuzendutako hitzaldian, haurraren garapenean haur literaturak duen eragina izango da mintzagai Carlos Alonso psikologoak zuzenduta.

  • TAILER ETA IKASTAROAK

“Azalerako ipuinak”:

0-3 urte bitarteko haur eta gurasoentzako masaje, poesia, literatura…haurrekin komunikatzeko bideak.

Egunak: Martxoak 2, 9, 23

Ordua: 15:30ean eta 17:30ean. Eguneko bi talde antolatu dira

Lekua: Oxirondoko Aisialdi Gunean

Izen ematea: Haur Liburutegian

Inskripzioa: 10€

“Nola kontatu eta aukeratu ipuinak”:

Egunak: Martxoak 11 eta 18

Ordua: 18:00etan

Lekua: Oxirondoko Aisialdi Gunean

Izen ematea: Haur Liburutegian

Inskripzioa: 10€

Bi tailerretan izena emanez gero, bien inskripzioa 15€-koa da.

  • IRAKURKETA KLUBA

Bi talde egingo dira, batetik, 3-6 urte bitarteko haurrentzat eta bestea 6-8 urte bitartekoentzat.

Klubaren helburua gurasoek eta haurrek elkarrekin irakurketa sustatzea da, irakurketa giroa sortzea, euskal bibliografian sakontzea, ozenki irakurtzen trebatzea eta giro lasai batean irakusketaz gozatzea.

Egunak: Martxoak 6, 13, 20

Ordua: 17:15etan eta 18:15etan

Izen ematea: Haur Liburutegian

Inskripzioa: Doan

Egitaraua ikusteko, egin klik hemen.

Arloa: