Datozen bi asteetarako herritarrei zuzendutako aurkezpen saioak antolatu dira Laboratorium museoa ezagutzeko eta beraien ekarpen edota proposamenak jasotzeko. Orain arte herriko eta eskualdeko eragileekin egin dira bisitak hauek auzoetako ordezkariekin, kultur eta kirol elkarteekin, udal teknikariekin, eskolekin, merkatariekin, hezkuntza eragileekin, turismoko eragileekin, enpresekin….eta orain herritarren txanda da.

Guztira, 4 aurkezpen saio egingo dira eta ordubeteko iraupena izango dute ondorengo egun eta orduetan:

  • Apirilaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan, saioa euskaraz izango da.
  • Apirilaren 16ean, arratsaldeko 19:00etan, saioa gazteleraz izango da.
  • Apirilaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, saioa euskaraz izango da.
  • Apirilaren 21ean, goizeko 10:30ean, saioa euskaraz izango da.

Aurrez izena eman behar da

Saio hauetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea apirilaren 15a baino lehen. Horretarako, 943-769003 telefonora deitu daiteke, astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 16:00-20:00, museoa@bergara.eus helbidera korreo bat bidali edo 

Laboratorium museoaren nondik norakoak ezagutzeko esanguratsuak diren bi espazioak bisitatuko dira, batetik, Errege Seminariko biltegia eta, bestetik, Errekalde Jauregia. Lehenengoan, zergatik museo bat Bergaran? galderari erantzuna emango diote museoko teknikariek eta ondoren, Errekalde Jauregian bertan zer ikusi eta zer egin ahal izango den azalduko dute.

Erakusketa iraunkorra azaltzeko saioa apirilaren 16ean

Apirilaren 16ko aurkezpen saioa berezia izango da, proiektu museografikoa egiteaz arduratu den STOA zerbitzu kulturalen enpresako Jose Maria Garcia museografoak gidatuko baitu. Erakusketa iraunkorraren nondik norakoak azalduko ditu eta erakusketa amaierako bideoa izango da ikusgai. Beste saioetan bi espazioak ezagutuko dira, biltegia eta Errekalde Jauregiko museoa.

Horregatik, apirilaren 15, 20 eta 21eko saioak Errege Seminarioko arkupeetan hasiko dira eta apirilaren 16koa Errekalde Jauregian.

Bisita hauekin guztiekin, Laboratorium museoaren proiektua aurkeztu nahi zaie herritarrei eta beraien iritzi, ekarpen eta proposamenak jaso.

 

 

Gipuzkoako Hitza, Laboratorium museoaz "Iraganeko begiak, etorkizuna begiko":