Aroztegi aretoan, Galerie des Corsaires, Baionako kortsarioak, elkarteko kideen erakusketa kolektiboa ikusgai egongo da apirilak 30etik maiatzaren 17ra bitartean.

Galerie des Corsaires galeriak, elkarteko kideei euren lanak erakusteko aukera eskaintzen die. Era berean, espazioa bere antolamendura jarriz, bai artista lokalak eta bai horizonte urrunagoko beste batzuk bultzatzeko helburua du.

2013ko apirilean BEARTeko kide batzuk eta Baionako elkartekoak bildu ziren lehen aldiz eta denboraren poderioz bi elkarteen arteko harremana sakonduz joan da. Horrela, Baionako galeriako kide direnen lanak ikusteko aukera izango da Bergaran  maiatzak 17 arte eta, ekainean, BEARTeko kideen erakusketa ikusgai egongo da Baionako Galerie des Corsaires-en.

 

Aroztegi aretoko ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 18:00-20:00

Larunbatak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30

Igande eta jai egunak: 12:00-14:00

 

 

Arloa: