Orri batean sortutako edukia beste batean erakutsi nahi izanez gero, kopiatu eta txertatu beharrean hobe da batean bestearen edukia erakustea, mantenu lana ez bikoizteko. Horretarako nahikoa da honako kode hau erabiltzea:

[view:txertatu=node=####]

#### hori erakutsi nahi dugun edukia jasotzen duen orriaren IDa da.

Kode hori jasotzen duen eremuaren testuaren formatuak "HTML mugagabea" izan behar du.

Titulua jarri egin behar zaio orriari, nahi izanez gero berdina eta nahi izanez gero desberdina.

Era honetan nahikoa da edukia bere jatorrizko orrian aldatzea, aldaketa bietan erakusteko.