Barre artean ospatu zen atzo Wolfram Deunaren jaia, Aroztegi aretoan. Bergarako Udalak antolatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldien baitan egindako Wolfram Deuna egitasmoan zortzi hizlarik umorezko bakarrizketak eskaini zituzten, zientzia aitzakiatzat hartuta. Hamaika gai izan zituzten hizpide: arrak garestiak direla espezierako, sinestesia eta espazioa, sasi-terapiak, ikertzaileen komeriak… Hizlari denek zuten helburu bera: zientzia-gaiak zailak direla pentsatzen dutenei beldurra kentzea eta interesa eta jakin-mina piztea. Eta, bertaratutakoen barreak eta algarak aintzat hartuta, garbi dago lortu zutela. Aurretik, gainera, Laboratorium museora bisita gidatua egiteko aukera ere izan zuten.

Dagoeneko astebete igaro da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak hasi zirenetik. Egun hauetan askotariko ekintzak izango ditugu, publiko anitzari zuzenduta. Horrela, besteak beste, bideo-jokoen encounterra, ekintzaileentzat eta industriarentzat saioak, merkatarientzat formazioa, ciberbullying-aren mahai-ingurua edota atzoko umorezko monologoak izan ditugu. Bihar, azaroak 12 izango da azken eguna eta bertan, bi ekintza izango dira; goizean "Girls and tech kanpamendu teknologikoak eta arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Kimikarin esperimentuen tailerra.  8-12 urte bitarteko umeei zuzendutako jarduerak dira eta zientzia eta teknologia haurren artean bultzatzeko helburua dute.