Non: 
Irizar jauregia
Eguna eta ordua: 
Martxoak 14, Asteartea, 15:00etan

FAMILIA HARRERA KANPAINA

Gipuzkoako Foru Aldundiak “Benetako besarkadak” kanpaina berria aurkeztu du harrera familia gehiago lortzeko, babes beharrean dauden 60 haur eta nerabe, modu solidarioan, beraien etxean har ditzaten. Kanpainaren goiburuak adierazi nahi du zein garrantzitsua den haur batentzako norbait ondoan izatea, maitasuna, hurbiltasuna eta konpromisoa emango dizkiona. Hala, “Benetako besarkadak” lemapean, batetik, 40 segunduko spot bat egin dute, bi astetan zehar sare sozialetan zabalduko dena. Eta, bestetik, web orri bat jarri dute martxan, benetakobesarkadak.eus, jendeak jakin dezan zer den harrera familia izatea. Horrekin batera hitzaldi informatiboak egingo dira Gipuzkoako zenbait herritan.

Familia harrera zerbitzuarekin harremanetan jartzeko: 943 11 25 22 / familiaharrera@gipuzkoa.eus