Eguna eta ordua: 
Apirilak 3, Astelehena, 18:30etan
Non: 
Irizar jauregia

Euskaraz ikasten ari zara baina ez daukazu norekin praktikatu? Euskara ikasi zenuen, baina erdi ahaztuta daukazu? Euskaltegiko saioez gain, euskaraz egiten duten mintzakideak topatu nahi dituzu? Euskaraz egin nahi duzuen guztiok hemen duzue Mintzanet munduko edozer txokotan egonda ere euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen duen proposamen berritzailea. Internet bidez, noiznahi, euskaraz mintzatzen diren lagunak topatuko dituzu. Oso erraza da! Zeuk aukeratuko duzu ordua, zer gairi buruz hitz egin edota zer adinetako mintzakideak nahi dituzun. Eta zu, animatuko euskaraz ikasten ari direnekin hitz egitera? Eman izena eta sekulako aukera eskainiko diezu beren ingurunea dela-eta euskaraz aritzeko modurik ez dutenei. Hala, gure hizkuntza lantzeko, hobeto ezagutzeko eta gozatzeko aukera edukiko dute.

Mintzanet Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babestutako ekimena da.

 

Antolatzailea: Jardun euskara elkartea.