Familia da umeek hizkuntza ondo ikasteko biderik egokiena. Gurasoei transmisio horretan laguntzeko hainbat material eskaintzen zaizkie:

  • Haurdunentzako liburu eta DVDa (Zorionak ama izango zara). Haurdunentzako askotariko aholkuak eskaintzen ditu. Materiala emaginek banatzen dute ikastaroetan.

  • Familia izan berrientzako materiala. Hilero banatzen zaie umea izan berri duten familiei.

  • Ume txikientzako kantu eta jolasen DVDak. 4-8 urte bitarteko umeentzat: esku-jolasak, zotz egitekoak, soka-saltoko abestiak... 4 urteko umeei banatzen zaie ikastetxeetan.

  • Euskarazko produktuen katalogoa. 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak dakartza. Gabon aurretik banatzen dira ikastetxeetara paperean. Interneten ere kontsulta dezakezu: www.katalogoa.org

Ikus web helbide interesgarriak