Herritarren partehartzea

 

2019 urtea:

Aurten 260.000 euroko partida zabaldu da herritarrek aukeratutako ideiak gauzatzeko udalerrian zein auzoetan. Epe bat zabaltzen da herritarrek ideiak plazaratzeko. Ideiak bergara.eus webgunera igo ahal izango dira; edo BAZen zein Agorrosinen jarri diren kutxatan utzi . Ekimenari ‘Bergara hobetzeko ideiak 2019’ izena jarri diote, eta helburua da herritarrek Bergaran gauzatu nahi dituzten ideiak helaraztea; ez horrenbeste profesionalen proiektuak. Proposamena edozein motatakoa izan daiteke: kultura arlokoa, gizartekoa, hirigintza…
 
Bergarako Mugikortasun Plana egiteko lanean dabil Udala. Etorkizuneko Bergara nola egituratuko den baldintzatuko du nola mugitu nahi duten herritarrek, eta horrek lanketa sakona behar du Udalean eta udalerrian. Pauso oso garrantzitsua da guztiontzat. Horren bidean, lehenik eta behin Mugikortasun Diagnostikoa egiten dabil Udala bi plano desberdinetan: batetik, Leber enpresa kontratatu du herriko mugikortasunaren diagnostiko teknikoa egiteko; eta bestetik, Prometea izeneko enpresaren laguntzarekin, herriko eragile eta herritarren iritzia jasotzeko prozedura jarri da martxan.
 

2018 urtea:

  •  2018/7/19 : AGORROSINGO UR TXORROAK NOLAKOAK IZANGO DIREN HAURREKIN ADOSTEA >>
Udaleku irekietako 5 urteko 58 umerekin 2 talde egin ziren eta 2019ko udara begira, Agorrosingo igerilekuko berdegunean kokatuko diren ur txorroak nolakoak izango ziren definitu zuten udal ordezkariekin batera. Umeekin berdegunera joan, ur txorroek izango duten azalera azaldu eta lanean hasi ginen. Nolako ur txorroak nahi zituzten erabakitzeko.
 
  •  2018/05/17 : PENTEKOSTE JAIAK 2018: GUZTIONTZAKO JAIAK ANTOLATZEKO BILERAK >>
    Bergarako Udalak foro ireki bat dauka herriko jaien antolaketara begira, Jai Batzordea. Eta ahalik eta parte-hartze eta ekarpen gehien batzeko, urtez urte kolektibo gehiagoren atea jotzen du. Halakoa da, gero, jaietako egitarauaren emaitza, aberatsa.
 
  •  2018/02/28 : EUSKARAREN PLAN ESTRATEGIKOA 2018-2022 GUZTION ARTEAN LANTZEN >>
    Udala hurrengo bost urteetarako Euskararen Plan Estrategikoa egitera doa. Bertan jasoko dira hurrengo urteetan arlo desberdinetan euskara normalizatzeko bideratuko diren programak. 
     
    Plan berria herritarren eta herriko eragileen parte hartze zabalaz landu nahi da eta horretarako bi saio antolatuko dira. Hemen duzu saioei eta bertan parte hartzeko moduari buruzko informazio zehatzagoa. Zatoz, pozik hartuko zaitugu.
 

Udalak herritarren artean inkesta bat zabaldu du, Lurraldebusen erabiltzaile eta herritarren iritzia ezagutu eta Gipuzkoako Foru Aldundiari proposamenak egin ahal izateko.

Bergarak Hiri-gutuna jaso zueneko 750. urteurrena betetzen dela-eta, herritar eta elkarte ugari buru-belarri dabiltza, Udalarekin batera, iragana gogoratu eta udalerriaren etorkizuna diseinatzen. Horretarako, alor askotariko ekintzak antolatzen dabiltza.

 

2017 urtea:

 

Udalak herritarrak eta kultura taldeak gonbidatu zituen Errege Mintegiko eliza zaharrarrean kokatuko den kultura agertokiari izena jartzeko. Udaletxean eta Agorrosinen postontziak jarri ziren, eta herritarrek aukera izan zuten, baita ere, mailez proposamenak bidaltzeko. Horrez gain, kultura taldeei gonbidapen berezia egin zitzaien.16 pertsonek parte hartu dute eta, guztira, 42 proposamen jaso dira. Seminarixoa izena izan da aukeratua.

  •  2017/10/04 : MATXIATEGI

Udal ordezkariak Matxiategi kaleko 5, 6 eta 7 atarteetako bizilagunekin elkartu ziren bertan dagoen plazatxoko urbanizazio proiektua adosteko.

Goiauzoko bizilagunek Udalari kezka helarazi zioten bideko puntu baten arriskuagatik. Udalak, negoziazio prozesu bati esker Elizaren lur batzuk baliatuta, konpondu du bidea eta arriskua ekidin du.

Udal programan agindutako Boluko frontoia estaltzeko proiektua auzotarrekin bi bilera irekietan landu zen. Horren ostean, frontoia estali edo ez erabakitzeko kontsulta egin zen; eta baiezkoak irabazi zuen.

San Antonio kalean eraitsitako etxebizitzek utzitako lursaila eta horren ingurua urbanizatzeko proiektua herritarrekin adosteko bilera egin zen irailaren 21ean San Antonioko ermitan. Horren arabera, proiektua idatzita dago.

Artzamendiko berdeguneari bertako bizilagunek eman nahi dioten erabilera adosteko bilera egin zen 2017ko uztailaren 4an. 

Osintxuko liburutegiko adjudikazio kontratua bukatuta zegoela ikusita, eta auzoko orezkariek horrela eskatuta, liburutegi zerbitzua birdefinitzeko bilera antolatu zen auzoan.
 

Hondakinen larrialdi guneei beste erabilera bat emateko on line prozesua jarri zen martxan. Herritarrek hainbat proposamen egin zituzten: bizikletentzako aparkaleku bihurtzea, etab…

 Kultura batzordeko gaur egungo kideekin 3 saio egin dira batzordeari zentzu berria eman eta aldaketa proposatzeko.

Udalak lehiaketa deitu zuen herria denon artean, partaidetza bidez, eraikitzeko mezua gizarteratzeko.

  • 2017/01/09 : UBERAKO PLAZAKO URBANIZAZIO PROIEKTUA  / Martxan 
Uberarrekin bilera bat egin zen, aukera desberdinak mahai gainean jarri eta guztien artean bertako plazako urbanizazio proiektua adosteko.
 

 

2016 urtea:

2016 urtean zehar udal ordezkariak Bergarako landa auzo guztietan bilerak egin zituzten auzo bakoitzaren beharrak bere horretan ezagutzeko.

Labegaraietako auzotarrak bi bileratara deitu zituzten, Labegaraietaren aisialdi gunearen erabilerak definitzeko eta kiroldegia bera berritzeko proposamenak jasotzeko.

Ipintzako harmailak berritzerakoan herritarrekin eta herriko taldeekin bilera irekia egin zen.

Inguruko bizilagunak deituak izan ziren Zubieta kalea urbanizatzerakoan hauen ekarpenak jasotzeko.

Errege Seminario edo Errege Mintegia, obratan zegoela, ateak zabaldu zituen herritarrek eraikin historiko hori barrutik ikus zezan.

 

2015 urtea:

Zaborren kudeaketaren inguruan sortutako eztabaida handiaren aurrean, Udalak erabaki zuen herritarrek Atez Ate edo Bosgarren Edukiontziaren artean erabakitzea; eta azkena izan garaile.