Helburua: 

Edonor etorri daiteke Udal Artxiboan gordetzen ditugun funtsak kontsultatzera. Betiere dokumentuak kontsultatzeko baimena dago, indarrean dagoen legeriak mugaturiko kasuetan izan ezik. Kudeatzen ditugun testu-funtsa ezberdinen bilaketa datu-basean egin daiteke. Argazki eta bideoen kasuan, momentuz behintzat, Artxibora etorri beharra dago.

Artxiboan gordetako agirien erreprografia artxiboaren baliabideen arabera egiten da. Agirien kopia baldintzatuta egongo da, betiere, agirien kontserbazio-egoeraren arabera eta jabetza intelektualari buruzko araudiaren baldintzak kontuan hartuta. Ezingo dira kontsultatu, inola ere, sarbidea legez mugatuta duten datuak dituzten agiriak. Kopiak korreoz edo e- postaz bidaltzen dira eta horretarako udalak onartutako tasen araberako ordainketa egin behar da.

Norentzat: 

Interesa duen edozein pertsona fisiko zein juridiko, betiere identifikatzen bada.

Aurkezteko epea: 

Edozein momentuan.

Dokumentu-ondare historikoaren lapurretaren aurkako ikerketa handi baten zehaztasunak azaldu dituzte Donostian

Lapur aditu batek bereganatu zituen milaka dokumentu historikoren arrastoa jarraitu du Ertzaintzak, Bergarako Udal Artxiboan lapurretan zebilela antzeman ostean.

Orriak