Helburua: 

Matxiategiko hilerriko udal kolunbarioen emakida.

Erraustutako hilotzaren edo gorpuzkinen errauts-kutxatila gordetzeko lekuari esaten zaio kolunbario.

Norentzat: 

Kolunbario batean erraustutako hilotzaren edo gorpuzkiaren errauts-kutxatila gorde nahi dutenen pertsona fisikoentzat.

Udalerrian bizi zirenen errautsak dituzten kutxatilak bakarrik onartuko dira, hau da, hiltzean udal-erroldan izena emanda zutenenak. Dena den, herritarren beharrei erantzuteko nahikoa toki izanez gero, herrian jaio baina hiltzean bertan bizi ez zirenen errautsak ere gorde ahal izango dira, aurretik eskaria egin eta Udalak onartu ondoren.

Aurkezteko epea: 

Mugagabea