Helburua: 

Helburua da norberari dagozkion ordainagiriak borondatezko aldian banku-kontu baten bidez kobratzeko eskatzea udalari.

Helbideratzea aldatu egin daiteke, edo ezeztatu.

Zerga ezberdinetarako helbideratze ezberdinak erabil daitezke. Eskaerak ez du denbora-mugarik, hau da, indarrean egongo da kontrakoa adierazi bitartean; beraz, ez dago berritu beharrik.

Helbideratzea indarrean sartuko da eskaria egiten den unetik aurrera, betiere borondatezko epealdia amaitu baino hamar egun lehenago egiten bada.

Borondatezko epealdia amaituta badago, aginduak hurrengo zergaldian izango du eragina.
Eskabidean erreziboa helbideratuko den kontuaren 24 digituak jarri behar dira.

Norentzat: 

Edozein zergadun edo haren legezko ordezkaria.

Aurkezteko epea: 

Edozein unetan.

Uneko zergaldiko borondatez ordaintzeko epea bukatu baino hamar egun lehenagora arte eska daiteke. Data horretatik aurrera jasotzen diren eskariek hurrengo zergaldirako balioa izango dute.