Bergarako Udalaren haur eta gaztetxoei zuzendutako udako eskaintza are gehiago zabalduko da aurten

Aurtengo udarako ere haur eta gaztetxoei zuzendutako aisialdirako eskaintza prestatu du Bergarako Udalak. Askotarikoak dira proposamenak, guztiak ere herrian egiteko, eta euskaraz. Herritarren batzordeko lehendakari Ekaitz Aranberrik azaldu duenez, “kalitatezko eskaintza osatzen ahalegindu gara. Iaz genionaren ildotik, uste dugulako herritarrek, eta kasu honetan haurrek eta gaztetxoek, hori behar eta merezi dutela. Berrikuntza bat ere badakar aurtengo eskaintzak, izan ere arte udalekuetarako eskaintza gehitu diogu, BEARTen bitartez”.

Bakarrik bizi diren 65 urtetik gorakoen artean bakardadearen inguruko diagnostikoa egiten hasiko dira Mariaren Lagundia ikastolako ikasleak

65 urtetik gorako pertsonek gutun bat jasoko dute Udaletik eta ondoren Mariaren Lagundiko ikasleek telefonoz deituko diete elkarrizketa bat adosteko.

Orriak