Askagain edo Iturriberri parkean dagoen kantina edo zerbitzu-eraikinaren erabilera eta ustiaketa adjudika tzeko deialdi publikoa.

Jarduera legeztatzeari buruzko iragarkia. Eusko S.A.

Noiz arte erakusgai: 
01/31/2023

Eskatzailea: Eusko S.A.

Jarduera: Neurri handiko fundizio-piezak mekanizatzea.  

Jarduera-tokia: Amillaga 7.

Espediente zk.: 2022JAIG0003.

Goian aipatutako jarduera legeztatzeko proiektu teknikoa aurkeztu denez, horren berri ematen da eta jardueraren ondorioz nolabaiteko eragina izan dezaketenei jakinarazten zaie hamabost (15) asteguneko epea dagoela jarduera horren inguruan egoki iritzitako oharrak egiteko. 

Jarduera legeztatzeari buruzko iragarkia. Royde S. Coop. Ltda

Noiz arte erakusgai: 
01/31/2023

Eskatzailea: Royde S. Coop. Ltda.

Jarduera: Ekoiztutako errodamenduen biltegia handitzea.      
 

Jarduera-tokia: Amillaga 9.

Espediente zk.: 2021JAIG0008.

Goian aipatutako jarduera legeztatzeko proiektu teknikoa aurkeztu denez, horren berri ematen da eta jardueraren ondorioz nolabaiteko eragina izan dezaketenei jakinarazten zaie hamabost (15) asteguneko epea dagoela jarduera horren inguruan egoki iritzitako oharrak egiteko.               
 

Mendi edo basoetako lanetan sortutako egurra emateko zozketa. Onartu eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.

Noiz arte erakusgai: 
03/25/2022

Bergarako Udalak 2022. eta 2023. urteetan bere mendi edo basoetako lanetan sortu(ko) duen egurra doan emango du. Hori jaso nahi dutenek eskaera egin dute eta martxoaren 18an argitaratu da zozketarako onartutakoen eta ez-onartutakoen behin-behineko zerrenda.
2022ko martxoaren 25eko 10:00ak arte aurkeztu daitezke erreklamazioak. Zozketa martxoaren 28an egingo da.
Une bakoitzean emateko dagoen egur-kantitatearen arabera, loteak egingo dira eta zozketatik ateratako lehentasunaren arabera eskainiko dira.

Orriak