Covid19ak sortutako konfinamendu egoera honetan oso garrantzitsua da gure seme-alabek etxean biziko dituzten egun hauek ahalik eta atseginenak izatea. Bai beraien ongizate emozionalerako, baita konfinamendu egoeraren  ondoren sortuko den errealitate berriari indartsu erantzuteko ere. Beraiek ondo badaude, guztiok hobeto gaudelako.
 
Hori dela eta momentu honetan beraientzako ezinbestekoak diren bi arlotan laguntza eskaintzea erabaki dugu Bergarako ludoteketatik :aisialdia eta eskolako lanak.