Zer da?

Eguneko zentroa espazio fisiko bat da non, mendekotasun egoeran dagoen pertsona nagusiak egunean zehar behar dituen arretak jasotzen dituen, baita bere mendekotasunera egokitutako laguntza espezializatua ere.

Laguntzaren ezaugarriak

Laguntza eskatzeko egutegi aukera hauek daude:

  • Astelehenetik ostiralera
  • Astelehentik igandera
  • Aste bukaera edo jai egunetan soilik

Egunean 8 ordutako arreta eskaintzen da horretarako bereziki prestatutako instalazio eta langileekin.

Zerbitzu zehatzak:

  • Etxetik zentrorako joan etorriko garraioa
  • Garbiketa pertsonalerako programa
  • Norbere gaitasunetara egokitutako ekintza programa espezializatua ( arlo fisiko zein psikikoan)
  • Aisialdia eta elikadura (gosaria, bazkaria eta askaria).

Laguntzaren baldintzak

Nork bere egoera ekonomikoaren araberako ekarpen/aportazio ekonomikoa egin beharko du.

Hemen kontsulta daiteke ekarpenen taula