Udalak Bergarako natura ezagutzeko egin dituen proiektuen ondorioetako bat izan da udalerriko biodibertsitatearen kontserbaziorako balio handiagoa duten guneak nabarmentzea, Pagola-Loidi delarik horitako bat. Hemen, ingurumen legediak babesten dituen hiru habitat mota eta hainbat landare eta animalia espezie aurkitzen dira.

Baina Pagolako basoan altxor ezkutu bat ere badago: Pol-Poleko urak hirigunera ekartzeko XIX. mendean egindako azpiegitura, hain zuzen ere, ubidea, tunela…

Azken urteotan Udalak lursailak erosi ditu eremu honetan, habitatak babesteko  eta errestauratzeko. Gainera, 2012 urtean, eremuaren kontserbazioa lehenesteko eta ondare naturala eta kulturala ezagutzera emateko bidezidor baten proiektua landu dugu. Hori garatzen hasi nahi dugu orain.